Beste bi liburu Kazabon eta Mitxelenaren uztan
Antton Kazabon idazlearen eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen arteko elkarlanak beste bi fruitu eman ditu. Denonartean argitaletxearekin kaleratu dituzte lanak.
Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak beste bi lan publikatu dituzte, Denonartean argitaletxearekin. Mari, Meri eta Mori sorgin ausartak 7 eta 9 urte arteko haurrentzako liburua da horietako bat, fantasia eta errealitatea nahasten dituena (behean irakurri daiteke sinopsia).
Beste liburua Txalopinak. Zaharberritutako kanta finak da, txalopinka aritzeko gida modukoa. Hainbat kanta biltu ditu Kazabonek.
Marik, Merik eta Morik arazotxo batzuk dituzte zenbait lagunekin, baina egun batean zerbait berezia aurkitzen dute Mariren etxeko ganbaran. Handik aurrera, gaitasun berri baten jabe egiten dira, eta eguneroko arazoei aurre egiten lagunduko die. Fantasia eta errealitatea nahastu behar dituzu ipuin magiko honetan murgiltzeko eta hiru protagonistekin batera bertako bizipenez gozatzeko.