Suziri eta petardorik ez erabiltzeko eskatu du udalak
Datozen ospakizun egunetan arduraz jokatzeko eskaera egin die herritarrei.
Datozen ospakizun egunetan petardo eta leherkari txikirik ez erabiltzeko deia egin die herritarrei udalak. Hauek dakarten arriskuez eta albo kalteez ohartarazi nahi izan du erakundeak. “Horrelakoak darabiltzatenek zein inguruan daudenek min hartzeko arriskua edukitzeaz gainera, zaratarekiko hipersentiberak diren herrikideak ditugu eta haientzako ere oso kaltegarriak dira suziri eta petardoek eragindako zaratak”.
Suteak ere sor daitezkeela gogorarazi nahi izan dute, eta indarrean dagoen Lehergailuen Araudiaz aritu dira. Honen arabera, debekaturik dago hainbat artikulu piroteknikoak saldu eta erabiltzea, baita balkoi eta leihoetatik botatzea.