
Udal gobernuaren erabakia publikoki gaitzetsi du EH Bilduk. Kolektiboaren aurkako "eraso zentzugabetzat" jo du ortzadar koloredun zebrabideak zuritu izana.

Aurretik bazetorren ere, pandemiak inoiz baino bistakoagoa egin du lehen arreta zerbitzua indartzea ezinbestekoa dela.

Bi zutabe irtengo dira, bata, Errenteria-Oreretatik eta bestea Irundik, eta Gaintxurizketan elkartuko dira. Larunbatean hil zen Hondarribian bizi zen errenteriarra, bizikletan zihoala auto batek harrapatuta.

Sara Pinaren erailketa salatzearekin batera, biharko mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egin dute indar politiko guztiek.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak egindako deialdiari jarraituz, 19:00etan elkarretaratzera deitu dute Niessen merkatalgunearen sarreran.

100.000 eurotik gorako gainkostua erakarri duela kiroldegien "kudeaketa txarrak" salatu du PSE-EEk.

Izena emateko Orkidea tabernatik pasatu behar dute interesdunek, osteguna delarik horretarako azken eguna. Igandean 08:30ean abiatuko dira herritik.

Sara Pinaren hilketagatik elkarretaratzera deitu du Antxoko Harremantxo talde feministak. 19:00etan Gure Zumardian bilduko dira.

38 urteko emakumea etxean hilda aurkitu zuten, astelehen goizean. Bere senarra atxilotu dute Bordeletik iparraldera, susmagarri nagusi bezala.

Lau urte bete dira pentsiodunen eta jubilatuen mugimenduak kalea hartu zuenetik bizitza eta etorkizun duin bat aldarrikatzeko. Errenteria-Oreretan, urte batzuk lehenago bete zuten kalea pentsio eta zahartzaro duinen aldeko aldarriarekin.

Lander Garrok kartzela eta gaixotasuna aztertzen duen ikus-entzunezkoaren emanaldia antolatu du Oiartzungo Sarek.

Hiru sailkatze fase egin dituzte, azkenekoa Errenteria-Oreretan. Bildutako puntuei esker, Euskadiko txapelketarako txartela eskuratu dute.

Adur Etxezarreta EPLEko pilotariak ezin izan zuen Zizurreko lau t'erdiko txapela bereganatu, 17-18 galdu baitzuen finalean. Gainera, EPLEko hainbat pilotari GRAVNI txapelketa jokatzeko hautatuak izan dira.

Elkarteen eta bertako boluntarioen lana aitortzeko egitasmoa da Elkar+ekin. Horren barruan, dantzarien txanda izango da igandean.

Ligaxka fasea bukatuta, kanporaketak hasiko dira datorren asteburuan. Emakumeen txapelketa ere asteburuan hasiko da, hamabi bikoterekin.

Martxoak 11ko denbora-pasen dinamika martxan da.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Ticket bai sistemaren inguruko formakuntzarekin jarraituko du, eta Errenterian izango dira martxoaren 23an.

Ostegunean hasiko dira, eta lau saioz osatuta daude. Helburua da arteterapiaren bidez harreman osasungarrien eraikuntza sustatzea.

Mutilen lehen taldeak etxean irabazi dio Aretxabaletari. Neskek, berriz, puntu polita lortu dute Lezaman, Athleticen kontra.

Kultura Aretoan zabalik da Gaxuxa Emakume Taldeko kideen eskulanen erakusketa. Hilaren 19ra arte egingo de irekita.