Ludoteketan izena emateko epea otsailean irekiko dute

Datorren asteartetik aurrera inskribatu ahal izango dira 4 eta 12 urte bitarteko haurrak hiru zentroetako batean. Ikasturte erdirako kuota 29 eurokoa da.

Emakume korrikalarien taldea Donibanen ere sortuko dute

San Pedro eta Antxoko emakumeak joan den irailetik aritzen dira astero elkarrekin korrika. Iniziatiba Donibanera ere zabaldu nahi dute otsailetik aurrera.

Udalak Igantziko pinudien mozketa esleitu du pagadi berriak sortzeko

Igantziko pinudiak mozteko, udalak Berako Larretxea Egurrak SL enpresa kontratatu du. Helburua da baso helduak sortzea, eta martxoaren 31a bitarteko epean, 12,2 hektarea moztuko dira.

Mikel del Val

'D'ortagnan eta hiru Mosketxakurrak', larunbatean Juanba Berasategin

Pasaiako Zinema Txikiak hurrengo geldialdia Donibanen egingo du. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek aukeraturiko filma 17:30ean hasiko da.

Acunsa Gipuzkoa Basket eta Almansaren arteko partidarako sarrerak

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

Fitur turismo azokan aurkeztu dute Pasaia Itsas Festibala

Izaskun Gomez, Xabier Agote eta Javier Hurtado izan dira maiatzean lur hartuko duen jaialdiaren nazioarteko aurkezpenaren gidari.

Oiartzungo lehen Korrika Batzordea, ostiralean

Intxixu AEKn egingo dute Korrikaren gainekoak prestatzen hasteko lehen bilkura, 17:00etan hasita. Ekarpena egiteko interesa duen edonor joan daiteke.

Bere azken diskoa aurkeztuko du Liher taldeak larunbatean

Laukote gipuzkoarrak 'Eta hutsa zen helmuga' izeneko laugarren lana jendaurrean jarriko du datorren larunbatean, Intxaurrondoko Kultur Etxean.

Gehiago