Beraungo anbulatorioak ohiko ordutegia berreskuratuko du
Datorren hilaren 16tik aurrera arratsaldez ere zabalduko dutela jakinarazi du Duintasuna elkarteak, Arrate Salaberria zuzendariarekin izandako bilera baten harira.
Joan den larunbateko protestaren irudi bat. Auzotarrek lortu dute. Duintasuna elkarteak urteko azken protesta egin zuen joan den larunbatean, Beraungo anbulatorioko murrizketak salatzeko. Bertan jakinarazi zutenez, Arrate Salaberria zuzendariarekin bilera izan du elkarteak. Honen arabera, datorren hilaren 16tik (astelehena da) aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du. Hau da, arratsaldez ere zabalik izango da, 20:00ak arte.
Duintasunakoek adierazi dute gertutik jarraituko dutela afera, Salaberriak bere hitza bete dezan.
