Erakusleiho digital bat sortzeko lanak hasi ditu udalak
Tokiko merkataritza osatzen duten negozioei ikusgarritasun handiagoa eman nahi diete egitasmoarekin.
Errenteriako Udalak erakusleiho digital bat sortzeko lanak hasi berri ditu, Bizi Errenteria programaren barruan. Tokiko merkataritza osatzen duten negozioei ikusgarritasun handiagoa eman nahi diete egitasmoarekin.
Lehen fasean ostalaritza establezimenduak sartuko dira, eta ondoren, gainerako denda eta zerbitzuak.
Ikusgarritasuna emateaz gainera, merkataritza gune irekiaren kontzeptuan sakondu nahi du udalak, “herriko saltokiek, ostalaritzak eta zerbitzuek proposatzen duten eskaintza eskuragarriago eginez eta erosketen plangintza erraztuz”.
Egitasmoan parte hartu nahi dutenekin teknikari bat bilduko da datozen asteotan, informazioa biltzen hasteko.