Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxebizitza Bulegoak 221 maizterri eman die zerbitzu

Oiartzungo 55 etxejabek bideratu dute beraien etxebizitza bulegoaren bidez. Une honetan 32 maizterrek behar dute alokairu soziala, azaldu dutenez.

Etxebizitza Bulegoa 2022 Agustin Lekuona Hirigintza zinegotziak eta Olaia Lasa Gizarte-Ongizateak adierazi dutenez, bultzada eman diote Etxebizitza Bulegoari.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/01/02

Oiartzungo Udalak eta Alokabidek Etxebizitza Bulegoa martxan jarri zuten 2016an, etxebizitza hutsak alkairura bideratzeko. Urte hauetan guztietan egindako lanaren datuen berri eman dute.

Bulegoan martxa jarri zutenetik, 221 maizterri eta 55 etxejaberi eman diote aholkularitza. Momentu honetan, hamalau dira etxejabeak, eta 32 maizterrek behar dute laguntza, Etxebizitza Bulegoak azaldu duenez.

“Zerbitzua abian jarri zenetik bilakaerak gora egin du, bereziki, maizterren kasuan”, adierazi du Etxebizitza Bulegoak. “Izan ere”, jarraitu dute, “urtero handitu da alokairu soziala lortzeko eskatzaileen eskaerak”.

Bultzada

Oiartzungo Udalak bultzada bat eman nahi dio proiektuari, eta horregatik etxe bila dabiltzanei zein hutsa dutenei Etxebizitza Bulegoaren onurak adierazi nahi dizkiete. Horrela, erakundeak dei egiten die, “bereziki”, etxebizitza hutsa duten jabeei.

Onura horiek zein diren zerrendatu dizkiete etxejabeei: “Oiartzungo Etxebizitza sozialeko Bulegoaren bidez alokatzea irtenbide ona izan daiteke hileko diru-sarrera finkoak sortzeko, eta horrek lagundu egin diezazuke higiezinak berak sortzen dituen gastu finkoei aurre egiten (zaborrak, ura, OHZ, erkidegoa, asegurua, hipoteka, halakorik balego)”.

Hamar puntutan laburbildu dituzte:

  1. Arrisku anitzeko etxe-asegurua doan. Gainera, lagapenaren unean zenuen kontserbazio-egoera berean itzuliko dizugu etxebizitza (erabilpenagatik eragindako ohiko higadurak salbu).
  2. Alokabideren aseguru hirukoitza ASAP edo Bizigune programetarako. Juridikoa, kaudimena (maizterrak alokairua ordaintzen ez badu) eta balizko kalteen aurrean.
  3. OHZren %50eko deskontua.
  4. 60 euroko errenta osagarria 12 hilabetez, udaletik jasoko duzuna.
  5. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko laguntza (gehienez 100 euro).
  6. Doako alokairuaren kudeaketa osoa. Ez duzu fidantza-izapideak egiteaz edo alokairuarekin lotutako beste edozein ekintzaz arduratu beharko, errentamenduaren kudeaketa osoa etxebizitza-bulegoak egiten baitu.
  7. Programan bost urtez egoteko konpromisoa.
  8. Berritze-proiektuaren finantzaketa (3.000 euro arte).
  9. Obra-lizentzietan %95eko hobaria.
  10. Gizarte-onura. Alokairu duin bat behar duten pertsonei lagunduz, lan soziala egiten ari zara udalerrian.

Harremana

Etxebizitza Bulegoak egiten dituen lanen berri eman dute: izapidetze-lanak egitea; aukeren berri ematea; kudeaketa-lana; laguntzak eta diru-laguntzak bideratzea; kontsultarako eta izapidetzeko informazio-gune izatea; Etxebediren izapideak bertatik egitea…

Abantaila horien guztien berri izateko edota izapide guztiak egiteko, aurretiko hitzordua eskatu behar da 943 494 129 telefono zenbakira deituta. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara da ordutegia.

E-posta bidez ere jar daiteke harremanetan, helbide honetara idatzita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.