Hilaren 5ean (osteguna) taularatuko dute 'Urteak bete, abenturak bizi!' ikuskizuna pailazo ezagunek, Bekoerrotan.

Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizunarekin iritsiko dira Lezora Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak hilaren 5ean Lezora. Eguberrietako saio klasikoa da herrian. Bada, Lezoko Udalak jakinarazi du salmentan jarritako sarrera den-denak agortu egin direla.
Saioa urtarrilaren 5eko 12:00etan hasiko da, Bekoerrota kiroldegian.