Odola ematera deitu dute gaur
Urteko lehen odol emate saioa egingo dute gaur arratsaldean, Lau Haizetara elkartearen egitasmoz.
Odola ematera gero eta gazte gehiago hurbiltzen ari dira. GAur (hilak 2) urteko lehen odol emate saioa egingo dute Merkatuzarren, Lau Haizetara elkarteak antolatuta. Hala, 17:00etatik 20:30era bitarte luzatuko dute gaurkoa. Aurretik hitzordua hartu beharko dela jakinarazi du elkarteak, 688 76 53 98 edo 600 22 49 50 telefonoetara deituta.
