Hegaztien migrazioa ezagutzeko txangoa antolatu du Fanderiako Errotak

Txingudiko badia bisitatuko dute herritarrek, "padurek hegaztien migrazioan duten nazioarteko garrantzia ezagutarazteko" asmoz.

Faunaren analisia, baita hegaztiena ere, egin dute liburuan.

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxeak) txango berri bat antolatu du, oraingo honetan Txingudiko badiara, “padurek hegaztien migrazioan duten nazioarteko garrantzia ezagutarazteko” asmoz. Plaiaundiko Ekoetxean hasiko dute txangoa, hilaren 14an (larunbata da), 10:00etan. Doakoa izango dela aurreratu dute antolatzaileei, baina hilaren 11a baino lehen izena eman beharko da.

Bestalde, Fanderiako Errotak gogorarazi du hileko bigarren asteburu guztietan ateak zabalduko dituztela, 10:30etik 14:00etara, barrualdea eta funtzionamendua gertutik ezagutu nahi dutenentzat. Informazio gehiago 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.