Miren Azkaratek 'Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak' liburua aurkeztuko du herrian

Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben ahotsak jaso ditu Oiartzunen bizi den donostiarrak. Orotara, zortzi testigantza bildu ditu liburuan, berea barne.

Miren Azkarate kazetari eta idazleak ‘Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak’ liburua aurkeztuko du herrian, Sare eta udalaren egitasmoz. Datorren hilaren 14an (larunbata da) izango da aurkezpena, Lekuona Fabrikako bigarren solairuan. Aurkezpenaz gain, egilearekin solasaldia izango da. 12:00etan hasiko dute saioa.

Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben ahotsak jaso ditu Oiartzunen bizi den donostiarrak. Orotara, zortzi testigantza bildu ditu liburuan, berea barne.

Irakurri HITZAk, argitalpen honen harira, joan den hilean Azkareteri egindako elkarrizketa osorik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.