Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gurutzearen zama bizkar gainetik kentzeko

Oiartzungo Feministen Asanbladak apostasiarako deia egin du, eta ari dira oiartzuarrak Eliza Katolikotik ateratzen. Erakundea «matxista, patriarkala eta LGTBIQ+foboa» dela iritzi diote.

Oiartzungo eliza Oiartzungo elizan bataiatu zituztenentzako telefono zenbakia eskuragarri jarri dute.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/01/06

Norbaitek bere fedeari edo erlijioari jendaurrean uko egitea. Horrela definitzen du Apostasia sarrera Euskaltzaindiako Orotariko Hiztegiak. Oiartzungo Feministen Asanbladak hori bera egiteko deia egin du, Euskal Herrian gehiengoa den Eliza Katolikotik ateratzearena. Izan ere, frankismo garaian derrigorrezkoa zen haurrak bataiatzea, eta belaunaldi gazteagoei ere ez zaie galdetu kristau izan nahi zuten ala ez.

Herriko mugimendu feministak 2021eko Eguberrietan hasi zuen apostasiaren aldeko kanpaina, ekintza hori zer den azalduz, baita jarraitu beharreko urratsak emanez eta apostatatzeko arrazoiak hainbat kideren ahotsetik zabalduz.

Hasierako asmoa Eguberrietatik harago luzatzea zen. «Eguneroko jarduna dela eta, ezin izan genion eutsi», adierazi dute. Gainera, nabarmendu dute apostasiarena prozesu indibiduala dela, eta norberak egin beharreko prozesua izateak Eliza Katolikoari uko egiteko tramitea «zaildu» eta «luzatu» egin dezakeela.

Aurtengo Eguberrietan berriro heldu diote apostasiaren aldarriari. Berritasun batekin: modu kolektiboan egitea. Horrela azaldu dute: «Prozesuaren lehen urratsa egiteko, hau da, bataio agiria eskatzea denok batera egiteko aukera zabaldu dugu, honek bidea erraztu dezakeela uste baitugu».

Era berean, iaz sortu zuten eskuorria banatzeko aprobetxatu du Oiartzungo Mugimendu Feministak. Eskuorri horretan Elizari uko egiteko arrazoiak zerrendatu dituzte, gurutzearen zama bizkar gainetik kentzekoa. Dozenatik gora dira aipatu dituztenak, baina laburbildu egin dituzte: «Apostasia egiteko arrazoiak asko dira, baina finean, eliza matxista, patriarkala eta LGBTIQ+foboa delako ustea dugu, eta hortaz, Eliza Katolikoko kide izateari utzi behar diogu».

Gaineratu dutenez, Elizak familia nuklearra «eredu bakartzat» du. «Horrez gain», gaineratu du Oiartzungo Feministen Asanbladak, «pederastia kasu ugari isildu eta babestu ditu, abortua, eutanasia eta antisorgailuen erabilera gaitzesten ditu, sexualitatea eta plazera ere bekatutzat ditu…».

Elizak dituen eraikin eta lursail inmatrikulatuei buruz ere aritu dira taldekideak: «Elizak duen ondasun kopurua izugarria da eta, diru publikoaz finantzatuta egoteaz gain, ia zerga guztiak ordaintzetik salbuetsita dagoela ez da ahaztu behar».

«Erraztasunak eman zizkiguten»
Mari Jose Diezek apostatatzeko pausoa eman zuen Oiartzungo Feministen Asanbladaren kanpainaren berri izan zuenean. Erabakia aspalditik hartua zuen, baina bultzadatxo bat behar zuen. «Txoko Feministan —sare sozialetan—apostasia egiteko kanpaina eta jarraitu beharreko urratsak ikusi nituenean animatu nintzen prozesua hastera, ahizparekin batera», azaldu du Diezek. L

ehenengo urratsa bataio agiria eskatzea izan zen, eta Errenteria-Oreretako parrokiara joan behar izan zuten, han bataiatu baitzituzten dieztarrak.

Ondoren gotzaindegira deitu zuten, hitzordua jartzeko. «Behin arduradunarekin harremanetan jarrita, erraztasunak eman zizkigun», zehaztu du. Harengana jo zutenean, «nahi izanez gero», apostatatzeko arrazoiak azaltzeko eskatu zioten. Dokumentua sinatu ondoren, hilabetera behin betiko bihurtu zen uko egitea.

Diezek apostasia egiteko arrazoien berri eman du, eta ez dira Oiartzungo mugimendu feministak emandako argudioetatik asko urruntzen. «Alde batetik», azaldu du, «haur nintzela izan nintzen bataiatua, inongo erabakirik hartzeko aukerarik gabe».

Bestetik, Eliza Katolikoak «Historian zehar zein gaur egun ere» izan duen jarrera izan da hari uko egiteko arrazoia: «Abortua, antisorgailuak, LGBTIQ+ kolektiboa eta abarren inguruan izandako jarrerak guztiz gaitzesten ditut; instituzio guztiz atzerakoia iruditzen zait. Gainera, oso larria iruditzen zait geroz eta gehiago argitara ateratzen ari diren abusu eta pederastia kasuak babestu eta ezkutatu izana».

Horregatik, oraindik kide direnak apostatatzera gonbidatu ditu. «Oso erraza da».

Jarraibideak
Apostatatzeko pausoak gogorarazi dituzte Oiartzungo feministek. Alde batetik, Bataio Agiria eskatu. Oiartzunen agiri hori eskatzeko 608 75 83 76 telefono zenbakira deitu behar da, eta datuak eman. Agiria prestatu eta bueltan deituko dute. Ondoren, Bataio Agiria eta Nortasun Agiria fotokopiatu, eta gotzaindegira deitu behar da 943 28 50 00 telefono zenbakira.

Gotzaindegian Mikel Iraundegigatik galdetu behar da, eta apostatatzeko elkarrizketa baterako  hitzordua finkatu. Fotokopiak eraman behar dira hitzordura. Bertan, Elizaren kanpo egotearen ondorioak irakurriko dituzte, eta horrekin ados dagoela esan behar du apostatatu nahi duenak. Hark bidaliko du dokumentazioa Artzapezpikutzara. Bilera horretatik hilabete ingurura iritsiko apostatatu izanaren dokumentua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.