Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Izaskun Gomez, berriro alkate izateko PSE-EEren hautagaia

Gaur goizean aurkeztu du orain arteko alkateak berrautaketarako hautagaitza. "Pasaia berdin eta askeago bat" promestu du.

Izaskun Gomez Cermeño, gaur goizeko aurkezpen ekitaldia bukatuta.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/01/13

Gaur goizean aurkeztu du Izaskun Gomez Cermeñok Pasaiako alkate izaten jarraitzeko hautagaitza, Trintxerpeko Alkateordetzan. Ekitaldian Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko Idazkari Nagusiaren babesa izan du, bai eta udal taldea osatzen duten gainontzeko zinegotziena ere.

Berrautaketa aurkezteko mintzaldian asebete agertu da azken legegintzaldian egindako lanarekin, eta lau urte “gogor” horien gaineko balorazioa egin du, harro. Koalizio sozialistaren lorpenak bitan laburbildu ditu: “Batetik, udala beti egon dela herritarren alboan”, eta bestetik, “proiektu estrategikoei emandako bultzada”.

Azken horien gaineko errepasoa egin du Gomezek gaur: inauguratu berri duten Trintxerpeko aparkalekua, Adinberri, Andonaegi auzoa zaharberritzeko proiektua, Luzuriagarako EH Bilduk adosturiko inbertsioa, Lonjako plaza berriaren inaugurazioa eta hori estaltzeko proiektua, Donibaneko saneamendua, zuntz optikoaren eskaintza, Itsas Festibala… eta hark “eraldatzailetzat” jo duena: Antxoko topoa lurperatzeko obra.

Pasaiaren norabidea bide onean doala ziurtatu du. Horra hor bere hitz batzuk, gazteleratik euskarara ekarrita: “Pasaia aurrera doa, eta gure eskuetan dago horrela jarrai dezala. Pasaia hori errealitate bat izango da lau urtetan, baldin eta norbaitzuk ez badira saiatzen hori geldiarazi eta boikotatzen”.

Hori esanda, hurrengo legegintzaldian berriro alkate izango balitz haren politikek zein ardatz izango lituzketen zehaztu du PSE-EEko buruak: “Pasaia berdinago bat, askatasun eta ongizate handiagoarekin; horren alde lanean jarraitu nahi dut, alkate gisa, herritar gisa eta sozialista gisa”. Gainontzeko taldeekin “elkarrizketan jarraitu” nahi duela berretsi du, eta gogorarazi du azken legegintzaldian alderdi guztiekin lortu dituztela akordioak, batekin [EH Bildu] izan ezik, “zeinak, dirudienez, beste interes batzuk dituen”.

Bukatzeko eskerrak eman dizkie gainontzeko zinegotziei, baita Pasaiako PSE-EEko afiliatuei eta Gipuzkoako alderdi sozialistari. Pasaiako PSE-EEkoei esan die “burua gora” jarrai dezatela, legegintzaldia bukatu baitute “aurkezpen gutun zoragarriarekin; batzuen gogoz bestera”.

Gomezen aurkezpenarekin, Pasaian ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek jarri dituzte, jada, maiatzeko hauteskundeetarako euren alkategaiak jendaurrean. Ahal Duguk Julen Rodriguez Aboy proposatu du berriro; EAJk, berriz, lehen aldiz Loreto Osa Ocon; eta, azkenik, EH Bilduren mahai politikoak Teo Alberro Bilbao.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.