Don Boskoko ziklo berria ezagutu du Rafaela Romerok
Zikloak etorkizunean hirigintza eta mugikortasun arloko aldaketei eta beharrei erantzutea ahalbidetuko duen pertsonen profila osatzea du helburu.

Atzoko egunez Errenteria-Oreretako Don Bosco LHIIn izan zen Rafaela Romero Mugikortasunerako Lurralde Antolaketako diputatua. Bertan ikastetxeak eskaintzen duen goi mailako ziklo berria ezagutu zuen; Mugikortasun seguru eta ekologikorako goi mailako zikloa. Diputatuarekin batera izan ziren Ander Iturri Mugikortasuneko zuzendaria, Juan Carlos Lizarbe ikastetxeko zuzendaria, Uxoa Aizpuru zentroko Mugikortasun departamentuko burua, Izaskun De Miguel irakaslea eta Javier Oskoz komunikazio arduraduna.
Gipuzkoan ematen den mota honetako ziklo bakarra da eta harrera ona izan duela azaldu zuen Lizarbek: “Ia ez genuen zikloa ezagutarazteko denborarik izan, onar genezakeena baino jende gehiagok egin zuelako aurrematrikula”. Zikloak etorkizunean hirigintza eta mugikortasun arloko aldaketei eta beharrei erantzutea ahalbidetuko duen pertsonen profila osatzea du helburu. Aurtengo arrakasta ikusita datorren ikasturtean zikloarekin jarraitzea aurreikusten dute.
Rafaela Romerok, bere aldetik, Don Bosco ikastetxearen “eginkizun berritzailea” nabarmendu eta zentroaren erreferentzialtasuna goraipatu zuen: “ziklo hori sartzearen apustuarekin gazteen talentua sustatzeko duen konpromisoa berresten du Don Boscok” eta erakunde publikoek “horrelako proiektu berriztatzaileak babesten jakitea” funtsezkoa dela gehitu zuen. Azkenik, Romerok eta Iturrik beren kezkak eta doluminak helarazi zituzten Joana de Almeida ikastetxeko ikaslearen heriotzarengatik.