'Ogiak hizketan baleki' antzezlana, datorren igandean
Josefa de Mujika da antzezlaneko protagonista. 1835an, gerran, exekutatu zuten Gasteizko okinaren alargunaren istorioa taularatzen du.
Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen ikasturteko programak datorren igandean —hilak 22— izango du jarraipena. Ogiak hizketan baleki antzezlana taularatuko du Josune Velez de Mendizabal aktoreak.
Sarrerak gaur jarri dituzte salgai, bost euroan, Garmendi txokolategian. Egunean bertan ere udaletxean jarriko dituzte salgai.
“Kazetaritza performatiboa”
Mamiak kolektiboaren lehenengo antzezlana da. Gasteizko 1835-1836ko okupazioa kontatzen du, Lehen Karlistaldian, eta Josefa de Mujikarengan jartzen du fokua.
Gasteizko Jose Elosegi okinaren emaztea zen, eta alargun geratzeko hiru egun besterik ez zitzaizkion falta. Ingalaterrako tropek plaza erdian exekutatuko dute, soldadu liberalen artean desertatzeko sare bat antolatu zuelako. Hori baino delitu larriagoa leporatzen diote: 1.200 soldadu ingelesen heriotzaren errudun dela uste dute.
“Kazetaritza performatibo” moduan, hiriaren okupazio garaiaren kronika bat egiten dute. Euskal Herrian lehen aldiz erabili dute formatu hori: ikerketa kazetaritza eta arte eszenikoak nahasten ditu. Bideoan informazio gehiago jaso daiteke.