Gamon ikastetxeak urteurreneko festa hasi du

50. urteurrenaren harira antolatutako egitarauari hasiera eman zioten atzo guraso, irakasle eta ikasleek. Gamontxo maskota ere aurkeztu zieten haurrei, baita logo berria ere.

Cristobal Gamon ikastetxeak 50. urteurreneko festari ekin zion atzo, lehen ekitaldia egin zuten, jendetsua izan zen. Txupinazoa bota eta urteurren biribilaren plaka jarri zuten eskolako atarian, guraso, irakasle, ikasle eta ikasle ohiez inguratuta. Auzoko zein udaleko ordezkariak ere bertan izan ziren, tartean, Aizpea Otaegi alkatea eta Itziar Ostolaza zinegotzia.

Atzoko lehen festa hori biribiltzeko, Gamontxo maskota ere aurkeztu zieten haurrei, baita ikastetxeko logo berria ere.

Datozen hiletarako askotariko ekitaldi eta ekintzak antolatu dituzte. Hemen egitarau osoa kontsulta daiteke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.