KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen du

Astero bi hitzaldi eskainiko dituzte online, euskaraz eta gaztelaniaz. Youtubeko kanaletik jarraitu ahal izango dira.

kzgunea konfinamendua oiartzun

KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen duela gogorarazi du. Astero gai ezberdinen gaineko bi hitzaldi eskainiko dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, Youtubeko kanalean. Orotara, ordu erdikoak izango direla aurreratu dute.

Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. Zuzenean jarraitzeko aukera ez dutenentzako saioak grabatuta geratuko dira, geroago ikusteko. Informazio guztia, hemen kontsulta daiteke.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.