Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

[Erreportajea] Sanjuandarrak, bat eginda, saneamendu duinaren alde

Urrats berria egin du saneamendu integralerako batzordeak: idatzi bat erregistratu dute, 374 bizilagunen babesarekin, udal arduradunei aurre egin eta euren eskariei erantzun diezaieten exijituz.

Idatzia erregistratzeko unea; joan den asteazkenean, udaletxean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/01/20

Asteazkenean bi dozena lagun inguru elkartu ziren Pasaiako udaletxearen atarian, Donibaneko saneamendu integralerako auzotarren batzordeak egindako azken pausoa babesteko helburuz. Bizilagunen beharrak lehenetsiko dituen saneamendu obra baten aldeko idazki bat erregistratu zuten egun horretan batzordekideek, 374 bizilagun, ostalari eta merkatariren alegazioak zimendu.

Dokumentuak jasotako eskakizunen arabera, proiektuak saneamendua «bere osotasunean» jaso beharko luke; obra epeak murriztu beharko lirateke; eta bizilagunen, merkatarien eta ostalarien zerbitzurako gas naturalaren hornidura barnebildu beharko luke planak.

2021eko urrian barrutiko saneamendurako aurreproiektua aurkeztu zitzaienetik, kezka da nagusi sanjuandarren artean. Aipaturiko hiru arrazoi horiek oinarri, besteak beste, 600dik gora sinadura bildu zituzten orduko horri aurkezturiko alegazioak babesteko.

Gas hornidura, hari batean
Gaur artean bi bilera izan dituzte batzordeko kideek udal arduradunekin, Izaskun Gomez alkatearekin bata, eta Donibaneko alkateorde Loreto Osarekin bestea. Bilkura horietan herritarren beharrei erantzuteko eta euren ezinegonen ordezkari izateko eskatu zieten.

Bien bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak —obra egikaritzeko arduraduna— aurkezturiko lehen alegazio horiei erantzun zien. Aipaturikoen artean, zirt edo zartekoa izan zen gas hornidura alde zaharrera helarazteko ezintasunari buruzko erantzuna. «Erantzun zuen azpiegitura hori proiektuan sartzeko ezintasun teknikoa zegoela eta, gainera, Pasaiako Udalari zegokiola gai hori», azaldu dute batzordetik.

Horren aurrean, jakina, ez ziren besoak gurutzaturik gelditu sanjuandarrak, eta informazioa egiaztatu nahi izan zuten. Horretarako, Nortegas enpresa adituarekin harremanetan jarri eta gasa lur azpitik garraiatzeko proposamenaren bideragarritasunari buruz galdetu zioten. «Enpresako ordezkariek ziurtatu zuten ez zegoela ustezko ezintasun teknikorik», azaldu dute; hori jakinda, udal arduradunak gaia aztertzekotan gelditu ziren.

2022ko irailean eman zieten herritarrei hitz hori udal agintariek, eta hilabete geroago alkateari zuzeneko galdera bat egiteko idazkia erregistratu zuten sanjuandarrek: «Zein urrats egingo dituzte udal arduradunek Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako proiektuan gas instalazioa sartzea ziurtatzeko eta proiektua gauzatzeko behar diren funtsak ziurtatzeko?». Gaur arte ez zaie erantzunik heldu, eta sinetsita daude udalak «ez duela ezer egin».

Udalari dagokion ardura
Pasaiako ordezkari politikoen isiltasunaren aurrean, aldundiko ordezkariekin «fidatzea» erabaki zuten bizilagunek, sinetsita eurek gasaren bideragarritasuna aztertu eta hornidura hori proiektuan txertatzeko lanean ari zirela. «Ustekabean», baina, «eta lan hori amaitu gabe egonik», aldundiak azaroaren 22an jendaurrean jarri zuen landutako proiektua. Bizilagunen etsipena, beste behin: «Proiektuak ez du herritarrek egindako ekarpen bakar bat ere jasotzen, eta Donibaneko alde zaharrean gas naturalaren hornidura sartzeko ezintasun teknikoa azpimarratzen du, berriz ere».

Egoera ikusita, berriro mobilizatzea erabaki dute sanjuandarrek, ez baitute onartuko barrutiko kale nagusia parez pare altxaraziko duen obra herritarren aldeko berme minimoekin egin dadin. 374 alegazio erregistratu zituzten aldundian joan den abenduan, Donibaneko bizilagun, merkatari eta ostalariek sinaturikoak.

Horien berri eman diote jada udalari, eta obra gauzatzeko ardura aldundiak duen arren, «hain proiektu garrantzitsua izanik», uste dute organo horri dagokiola bizilagunen interesak zaintzea, «erantzukizuna beste erakunde batzuen esku utzi gabe». Eskakizun zehatza erregistratu zuten asteazkenean: «Udalaren eta gobernu taldearen jarrera ezagutzeko bilera bat egitea eta planteatutakoari idatzizko erantzuna ematea».

Erlazionatutako edukiaDonibaneko ostalari eta merkatariak ere, obra “integralaren” alde
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.