Pasta egiten ikasteko tailerrak eskainiko ditu Zituenek
Eskualdeko sei euskaltegietan emango ditu saioak Errenteria-Oreretako pasta obradore kooperatibak. Hilaren 23tik otsailaren 2ra luzatuko dituzte.
Datozen bi asteetan pasta etxean egiten ikasteko aukera emango diete Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei. Zituene pasta obradore kooperatibak zereal pasta egiten ikasteko hainbat tailer emango baititu hilaren 23tik (astelehena da) otsailaren 3ra bitarte. Eskualdeko sei euskaltegian izango dira kooperatibako kideak.
Ondorengoak dira saioak:
- Hilak 24 (asteartea): Oiartzungo Intxixu AEKn, 18:00etan.
- Hilak 25 (asteazkena): Errenteria-Oreretako Xenpelar AEKn, 9:30ean.
- Hilak 26 (osteguna): Errenteriako Udal Euskaltegian, 9:45ean.
- Hilak 31 (asteartea): Pasai Antxoko Txirrita AEKn, 19:00etan.
- Otsailak 1 (asteazkena): Lezoko Oroitzene AEKn, 18:00etan.
- Otsailak 2 (osteguna): Pasaiako Udal Euskaltegian, 9:45ean.
