Pirritx, Porrotx eta Marimototsentzako sarrerak, bihar salgai
Hilaren 29an 'Urteak bete, abenturak bizi!’ ikuskizuna eskainiko dute Elorsoro kiroldegian. Bertako leihatilan salduko dituzte sarrerak.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtero, urtarrila bukaeran, eskaintzen dute ikuskizuna Oiartzunen. Aurtengo zita hilaren 29an izango da, Elorsoro kiroldegian (17:00etan hasiko da). Urteak bete, abenturak bizi! izenburua du aurtengo ikuskizunak.
Sarrerak bihar —hilak 21— jarriko dituzte salgai, kiroldegiko leihatilan. 17:00etatik 19:00etara bitartean eskuratu ahal izango dira, 8 euroan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pertsona bakoitzak gehienez 8 sarrera eskuratzeko aukera izango du.
Honakoa da ikuskizunaren sinopsia:
Ospakizun urtea dugu sudurgorriok eta lagunekin partekatu nahi dugu.
Euskal Herriko haur, gazte eta familia guztiekin gozatuz,
herriz herri abiatu gara Panpoxa furgonetan irriz, kantuz eta dantzaz.