Bueltan dira Oiartzun Filosofikoko saioak
Otsailaren 5ean izango da urteko lehen saioa. Bost data jarri dituzte, eta otsailaren 3a baino lehen eman beharko da izena.
LH 4, 5 eta 6 mailetako ikasleak pentsatzen, hausnartzen eta filosofatzen jartzeko saioak bueltatuko dira, otsailaren 5ean.
Hileko lehen igandeetan elkartuko dira, 17:00etatik 18:30era bitartean. Izena emateko azkeneko eguna otsailaren 3an izango da, datorren asteko ostiralean.
Horretarako galdetegi bat bete behar da. Esteka honetan aurki daiteke.
Saioak
- Otsailak 5.
- Martxoak 5.
- Apirilak 2.
- Maiatzak 7.
- Maiatzak 28.