Fanderiako igerilekua itxiko dute larunbat arratsaldean

Errenteriako Indoor Triatloia jokatuko dute bertan. Gainerako instalazioak erabilgarri izango direla jakinarazi du udalak.

Errenteriako Indoor Triatloia egingo dutenez, larunbat (hilak 28) arratsaldean Fanderiako igerilekua itxiko dutela jakinarazi du udalak. 14:30etik aurrera itxiko dute.

Halere, gainerako instalazioak zabalik izango direla gogorarazi dute udaleko iturriek. Bestela, Galtzarabordako kiroldegia erabiltzeko gomendioa eman diete errenteriarrei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.