Haurtzaroren 'Elkarrekin kalin' festak plaza hartuko du

Ikastolak festa eramango du ostiral arratsaldean plazara. Horrez gain, Lilatoian parte hartzeko deia egin dute.

elkarrekin kalin haurtzaro Bihar arratsaldean festa giroan aterako dira ikastolatik.

Haurtzaro Ikastolako ikasleek festa giroan hasiko dute asteburua. Bihar arratsaldean —ostirala, hilak 27— eskolak bukatzerakoan, anfiteatroan gelditu eta plazara igoko dira, Elkarrekin kalin lelopean.

Arratsaldea girotuko dute, musika, dantza eta tailerrekin. Euria egiten badu, hori bai, bertan behera geratuko da plana.

Egitaraua

  • 16:30ean: Juntadizoa ikastolako anfiteatroan.
  • 16:45ean: Kalejiran, trikitilari eta panderojoleen laguntzarekin, elkarrekin plazara.
  • Plazan: Dantza, txokolate-jatea, tailerrak…

Lilatoia

Haurtzaro Ikastolako langileen ekimenez, Ingo ñeu! taldea sortu dute, martxoaren 5ean Lilatoia elkarrekin egiteko.

Horretarako, galdetegi bat bete beharko dela jakinarazi dute. Esteka honetan klik eginda aurki daiteke.

Izen-abizenak emateaz gain, kamiseta erosi edo maileguan hartuko den adierazi beharko da, baita tailla ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.