Oroimenaren Txokoa izango da Arizmendieneko lorategia

Otsailaren 4an inauguratuko dute txokoa, indarkeria politikoa jasan dutenak aitortza egiteko. Aranzadik orain arteko egindako lana aurkeztuko dute.

oroimenaren txokoa oiartzun EAJko eta EH Bilduko ordezkariak, Oroimenaren Txokoa izango denean.

Otsailaren 4an —larunbata— Oroimenaren Txokoa inauguratuko dute Arizmendieneko lorategian.

Izan ere, udaleko bi talde politikoen kontsentsuarekin, giza eskubideen urraketak aztertzeko lana hasi zuen Oiartzungo Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. Urraketa horien egia ezagutzea da helburua, eta aitortza eta erreparazioaren bidea lantzea.

Bide horretan, Oroimenaren Txokoa zabalduko dute, eskubide urraketak pairatu dituztenei aitortza eta erreparazioa egiteko asmoz. Ekitaldi publikoa 12:00etan hasiko da.

Txoko hori sortzearen helburua horrela definitu du udalak: “Aitortza hori denboran iraunaraziko duen gunea izango da aurrerantzean Arizmendieneako txokoa. Oiartzunen indarkeria politikoak eragindako sufrimendua aitortzeko eta egiaren konplexutasuna dimentsionatzeko. Isilarazi eta ezkutatutako sufrimendu horientzako atsedengunea izango da”.

Anton Mendizabalek egindako Iragorri eskultura jarriko dute. Orain arte egindako ekitaldietan ikur hori erabili dute, eta eskultura ezarriko dute.

Aranzadiren lana

Aranzadi elkartea giza eskubideen testigantzak jasotzen, dokumentatzen eta webgune batean biltzen ari da. Orain arteko lanaren berri emango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.