Komunitate energetikoak zer diren azalduko dute otsailaren 7an
Benetako adibideak emango dituzte, energia komunitateen kontzeptua eta filosofia herritarrei hurbilarazteko.
Komunitate energetikoak zer diren azalduko dute Pasaian, otsailaren 7an. Hitzordua jarri dute Juanba Berasategi auditorioan, 19:00etan. Izena emateko galdetegi hau bete beharko da.
Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu du aurkezpen ekitaldia. Azaldu dutenez, energia komunitateak beren kideak energia elektrikoa zein termikoa kudeatzen duten erakundeak dira. Benetako esperientziak eta adibideak jarriko dituzte.
Irabazi asmorik gabe ekoitzi, kontsumitu, biltegiratu, partekatu edo saldu dezakete, tokiko baliabide eta energia berriztagarriak aprobetxatuz eta bultzatuz.
“Jardunaldi honen helburua komunitate horietan parte hartu nahi duten Pasaiako pertsona guztiei kontzeptua eta filosofia hurbiltzea da”, gaineratu dute. “Horien bidez”, jarraitu dute, “energia garbia arrazoizko prezioetan ekoiztu, kudeatu eta partekatzea, desberdintasuna, elektrizitatearekiko mendekotasuna, CO2 isuriak eta energia xahutzea murriztuko da. Aldi berean, bizilagunen eta elkartuen (partikularren, enpresen edo entitateen) onura bilatzen da, eta energia-kostuak murriztu”.