Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zelairik zailenean, puntua poltsikora

Oiartzun KEko emakumeek puntu bat lortu dute liderraren etxean. Mutilek ere berdindu egin dute, Karla Lekuonan.

oiartzun real sociedad Zubietatik meritu handiko puntu bat ekartzea lortu zuten oiartzuarrek.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/01/30

Oiartzun Kirol Elkarteko neskek ez dute garaipenik lortu asteburuan, baina puntu gozoa lortu zuten. Izan ere, Zubietan jokatu zuten, liderraren zelaian.

Realak baloi jabetza handiagoa izan zuen, eta beraiek izan ziren aurreratu zirenak, Oiartzunek egindako akats bati esker. Bestela, ez zuten aukera handirik sortu.

Oiartzuarrak ez ziren burumakur geratu, eta jasotako kolpeari buelta eman zioten. Defentsan bikain aritu ziren, eta pixkanaka aukerak sortzen joan ziren, Ixiarrek berdinketa lortu arte.

Sailkapenean koska bat behera egin dute neskek, baina sentsazio onekin bukatu zuten partida. Izan ere, Realak hamazazpi partidetatik bakarra galdu eta bigarrena berdindu zuen larunbatean. Logroñesen bisitari aurre egiteko pilak kargatu zituzten.

Mutilek ere, bana

Mutilen talde nagusiak ere berdindu egin zuen, Tolosaren kontra. Larunbat arratsaldean Ugaldetxon jokatutako partidan, oiartzuarrak nagusitasun handiarekin atera ziren zelaira.

Jokoaren jabe izanda, aukerak sortu zituzten mutilek, baina ez zuten ate aurrean asmatu. Atsedenaldiaren aurretik, baina, oiartzuarrek akats bat egin zuten eta tolosarrak aurreratu egin ziren.

Bigarren zatian oiartzuarrek atzaparra atera zuten, eta horrela iritsi zen berdinketa, 77. minutuan. Aukera gehiago sortu zituzten, baina ez zuten hiru puntuak emango zituzkeen gola aurkitu.

Areto futbolean, garaipenak

Talde nagusiak Andoainen garaipen sendoa lortu zuen. Hamargarren minutuan aurreratu ziren, baina hamar minutura berdindu zuen Euskaldunak. Hurrengo jokaldian berriro aurreratu ziren oiartzuarrak, eta atsedenaldira 1-3 bueltatu ziren.

Bigarren zatian oiartzuarrek defentsa sendoa erakutsi zuten, aukera asko sortu zituzten bitartean. Beste lau gol lortu zituzten, eta emaitza ikusgarria ekarri zuten.

Miren Taberna OKEk ere hiru puntu lortu zituen, Ttakunen kontra, Elorsoron. Azkoitiarrak aurreratu arren, atsedenaldira 2-1 iritsi ziren, oiartzuarrak aurretik zirela. Bigarren zatian gol bana sartu, eta garaipenari esker igoerako play-off postuetan sartu da Miren Taberna OKE.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  •  Real Sociedad B — Oiartzun: 1-1.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun – Tolosa: 1-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Ipar Arriaga Gasteiz: 5-0.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun B – Ostadar: 2-4.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Oiartzun C — Irauli Bosteko: 4-0.

Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila

  • Eibar B — Oiartzun: 3-0.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Astigarragako Mundarro – Oiartzun: 0-4.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila. Kopa.

  • Oiartzun C — Gure Txokoa B: 4-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Euskalduna — Oiartzun: 1-7.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna — Ttakun AFE: 3-2.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.