Leyre Cano trebatzaileak emango ditu bi saioak. Udalak eta aldundiak antolatu dute tailerra, eta aldez aurretik izena eman beharko da.

Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak izeneko tailerra antolatu dute Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, elkarlanean.
Otsailaren 8 eta 15ean —asteazkenak— izango dira saioak. Haur eta nerabeei zuzendutako saioak dira, eta Leyre Cano psikopedagogoak emango ditu.
Udaletxeko pleno aretoan izango dira bi saioak, bi ordukoak: 17:00etatik 19:00etara.
Tokiak mugatuak izango direnez, aurretik izena eman beharko da, e-posta bidez. Azkeneko eguna otsailaren 7a izango da (lehenengo saioaren bezpera).