Zabala Enea II, inauterietarako prest

Kontzertu eta DJak antolatu dituzte hilaren 18rako. Aurretik afaltzeko aukera eskainiko dute.

Oreretako Gazte Asanbladak dena prest du aurtengo inauterietarako. Hilaren 18an (larunbatean) ospatuko dituzte inauteriak, Zabala Enea II gaztetxean noski, kontzertu sorta batekin.

21:00etatik aurrera afaltzeko aukera eskainiko diete bertaratzen direnei. Ondoren, 23:00etatik aurrera hain zuzen, Belamobb eta Zutik taldeak oholtzara igoko dira. Festari bukaera emateko JuanJaJorri, La Mia Mari eta Keed M. DJak dantzan jarriko dituzte bertaratutakoak. Musika saio guztiak doakoak izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.