Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Pazos: "Udalean urratsak egin beharko genituzke euskalduntzeko"

Pasaia
EuskaraUdala

Euskararen II. Plan Estrategikoa aho batez onartu zuen udalak atzoko plenoan. Hausnarketa egin dute EH Bildu eta EAJ-k neurriaren gainean.

Aho batez onartu zuen atzo udalbatzak euskararen bigarren plana.
2023/02/01
Olaia Gerendiain

Pasaiako udalbatzak aho batez onartu zuen atzo arratsaldeko udalbatzarrean Euskararen II. Plan Estrategikoa. Plenoan hitza hartu zuen bakarra Iraitz Pazos zinegotzia izan zen, baina gerora hausnarketa kaleratu du alderdi jeltzaleak ere.

Bilkideen izenean aintzatetsi zuen Pazosek euskara teknikariek bigarren plana aurrera ateratzeko egin duten “lan handia”, bai eta Pasaiako eragileek erakutsi duten inplikazioa. Hori esanda, hausnarketara deitu zituen mahaikideak: “Planean zenbait neurri eta lan-ido jasotzen dira, eta mahai honen inguruan esertzen garenok hausnartu beharko genuke, erreferente gisa, eta urratsak egin beharko genituzke euskalduntzearen alorrean”.

EAJk gaur kaleratu du irakurketa, eta “berri pozgarria” dela ziurtatu du Nahikari Otermin Euskara zinegotziak. Horrekin, plana osatzeko lanean jardun duten guztiak zoriondu eta eskerrak eman dizkie, “egindako lan handiagatik”. Oterminek aipamen berezia egin du haur eta nerabeen inplikazioari buruz, izan ere, lehen planean ez baitziren euren proposamenak jaso, eta oraingo honetan euren ezinegonak ezagutzeko ahalegin berezia egin baitu udalak.

Datozen urteotan Pasaian euskararen alde egiteko zortzi lan ildo finkatu dituzte:

  • Aisia, kirol eta kultura euskaraz eskaintzea.
  • Helduen euskalduntze-alfabetatzea.
  • Hezkuntza formala.
  • Familien identitate-aniztasuna kudeatu eta gazteen identitatea sendotzea.
  • Lan-munduan euskara bermatzeko baliabideak txertatzea.
  • Merkataritza euskalduna bultzatzea.
  • Gazteekin elkarlanean arituko dira euskararen erabilera bultzatzeko eta udala eredu eta sustatzaile izan beharko da horretan.
  • Lan-mahaiak: Batetik, herritarrak euskararen aldeko hizkuntza-ohiturak aktibatzeko lanean arituko dira, eta bestetik, Euskararen Aholku Batzordeak bokal gazteen ordezkaritza bermatuko du eta horretarako bideak landuko ditu.

Erreportaje honetan irakur daitezke, xehetasun osoz, Pasaiako Euskararen II. Plan Estrategikoak datozen urteotan herrian euskara suspertzeko izango dituen ardatzak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.