Bixi-Bixiren V. Bertso Saioak Juanba hartuko du larunbatean

Amaia Agirrek gaiak jarriko dizkie Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Sustrai Colinari.

Juanba Berasategin izango da larunbateko saioa.

Donibaneko Bixi-Bixi Kultur Elkarteak V. Bertso Saioa antolatu du datorren larunbaterako. Juanba Berasategin izango da ekitaldia, 18:00etatik aurrera, eta sarrerak hartu beharko dira bertaratu ahal izateko.

Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Sustrai Colina izango dira oholtza gainean onena ematen. Gai jartzailea, berriz, Amaia Agirre izango da.

Azken sarrerak geratzen direla ohartarazi dute antolatzaileek. Erosi nahi dituenak aukera izango du Berezi okindegian edota 667 72 21 44 telefono zenbakiaren bitartez eskura ditzake.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.