Donibanen edateko ur hornidura moztuko dute gauerditik aurrera
Edateko uraren banaketa-sarearen ikuskapena egin behar du udalak, eta horregatik moztuko dute ur hornidura gaur gauean.
Udalak iragarri du ura moztuko dietela sanjuandarrei gaurtik bihar arteko gauean, 00:00etatik aurrera. Eman duten informazioaren arabera, 3 ordu inguru iraungo du mozketak.
Udal arduradunek azaldu dute Donibaneko edateko uraren banaketa-sarearen ikuskapena egin behar dutela, eta horretarako, ezinbestean, moztu beharko dutela gaur gauean ur hornidura.
