Errenteria-Oreretako Torrekuan biltzera deitu dituzte interesdunak, 10:00etatik 13:00etara. Edonor joan daiteke.

EuskalNatura eragilearen webgunea biziberritzeko auzolana antolatu dute larunbaterako (hilak 4) Errenteria-Oreretako Torrekuan. EuskalNaturak berak eta Talaios Kooperatibak antolatu dute elkarlanean aritzeko jarduera.
10:00etatik 13:00etara egingo dute auzolana. zio garbiekin: EuskalNaturaren webgunearen informazioa berreskuratu, eta webgune berrian kargatzea. “Edonork laguntzeko moduko lana da”, esan dute.
Aurrez izena eman behar da. Sar hona apuntatzeko.