Ingurumen Kudeaketan trebatzeko doako ikastaroa abiatuko dute
Ikastaroa Lanbidek finantzatuko du, ehuneko ehunean. Hura bukatzen dutenek profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute.
80 orduko praktikaldia egingo dute ikasleek enpresa batean. Oarsoaldea Garapen Agentziak lan-prestakuntzarako ikastaro berri bat jarriko du abian hilabete honetan. Hura egiten dutenek profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute Ingurumen Kudeaketan.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ehuneko ehunean finantzatutako ikastaroa da. Parte-hartzaileek ziurtagiria lortuko dute hori bukatuta; alegia, 420 orduko formakuntza teorikoa eta 80 orduko praktikaldia eginda. Ikastaro teorikoa Oiartzunen emango dute, 09:00etatik 14:00etara.
Informazio gehiago behar duena Oarsoaldeko Enplegu Bulegoarekin harremanetan jar daiteke posta elektroniko bidez edo 943 51 02 00 telefonora deituz.
