Inauterietako larunbatean, herri afaria
Hilaren 18rako inauterietako herri afaria antolatu du Piztu Lezok. Hara joateko txartelak Sotxon eta Tiñelun eros daitezke.
Piztu Lezok baduk inauterietarako gaia: Iragana. Gaia izanda, horri eusteko jarduerak prestatzen ari da. Horien artean da inauterietako larunbaterako, hilaren 18rako, antolatu duten herri afaria.
Afarirako txartelak Sotxon eta Tiñelun eskura daitezkeela zabaldu dute gazteek, 15 euroan. Hilaren 12ra arteko epea dago horiek erosteko.
