Maite Franko ipuin kontalaria Pasaiako lau liburutegietan izango da
'Zorte txarreko otsoak' kontakizunarekin lau barrutietako liburutegiak bisitatuko ditu, 4 eta 9 urte arteko haurrei ipuinak kontatzeko.
Maite Franko ipuin kontalaria Pasaiako liburutegiz liburutegi ibiliko da hilabete honetan zehar, Zorte txarreko otsoak umorezko kontakizuna 4 eta 9 urte arteko haurrekin partekatuz. Barruti batean edo bestean, saio guztiak 17:30ean izango dira, honako egunetan:
- Hilaren 6an, astelehena, Donibaneko liburutegian.
- Hilaren 14an, asteartea, Trintxerpeko liburutegian.
- Hilaren 16an, osteguna, San Pedroko liburutegian.
- Hilaren 27an, astelehena, Antxoko liburutegian.
Pasaiako haur guztiak gonbidatu ditu kontalariak saioetara hurbiltzera. Ez da aurretik inolako erreserbarik egin beharko, aski izango da aipaturiko orduan gerturatzearekin.
