Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Musika Eskolako ikasle, trikitilari eta txistulariekin batera, barrutiko kaleetan barrena murgilduko dira.

Datorren larunbatean, Santa Ageda bezpera, Santa eskean aterako dira Pasaiako Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Musika Eskolako ikasle, trikitilari eta txistulariekin batera. Unai Mendizabal eta Jokin Ibarguren bertsolariak lagun dituztela murgilduko dira Trintxerpeko kaleetan barrena.
Gudarien enparantzan iluntzeko 19:00etan elkartuko dira, eta egunari bukaera goxoa emateko afari-merienda egingo dute Txintxerpeko Alkateordetzan.