Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskaraz mintzatzeko lagun bila?

Mintzalagun egitasmoaren lehen matrikula-aldiak aurreikuspenak «aise gainditu» zituen; 55 pasaitar elkartzen ari dira, jada, astean behin euskara praktikatzeko. Izena emateko epea berriro ireki dute.

Antxoko hirugarren Mintzataldea —zortzi dira guztira—. Argazkia: O. Gerendiain.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/02/03

Pasaiako lau barrutietan, Pasaiako Udalaren eta bi euskaltegien —Trintxerpeko Udal Euskaltegia eta Antxoko Txirrita AEK— elkarlanari esker, Mintzalagun egitasmoa aurrera doa. Euskararen erabilera bultzatu eta sustatzea du xede saiakerak, eta bide onean doala ziurtatu du Patxi Azparren arduradunak, lehen matrikulaldian guztira hamalau talde osatzea lortu baitute: Pasai Antxon zortzi, Trintxerpe eta San Pedron bost, eta Donibanen laukote bat. «Emaitza oso positiboa izan da, aurreikuspenak aise gainditu ditugu», mintzatu da Azparren. Guztira 55 lagun ari dira, gaur-gaurkoz, Mintzalagun egitasmoaren aterkipean astero elkartzen.

Mintzataldeak hirukoteak izan ohi dira: euskaraz ongi dakien batek, izan tituluduna ala titulurik gabea —mintzalaguna—, eta bi mintzakidek —ulermen eta mintzamenean gutxieneko maila izan eta horiek hobetu nahi dituztenak— osatuak. «Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu», zehaztu du arduradunak, «kafea hartzeko, paseotxo bat emateko edo kartekin jolasteko… Lagun giroan mila ekintza ezberdin egin daitezke, betiere euskara praktikatuz!». Propio osatzen dituzte talde txikiak, partaide guztiak hiztun aktibo izan daitezen.

Bigarren matrikulaldia

Izen-ematea guztiz doakoa da, eta asteroko bilera informal horiez gain, beste hainbat abantaila eta plan ere izango direla ziurtatu du Azparrenek. Besteak beste, emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak izango dituzte kideek harpidetzetan, eta herriko ekintza berezietan parte hartzeko aukera. «Dagoeneko hainbat ekintza osagarri egin ditugu, eta hemendik aurrera gutxienez hilean behin antolatuko dira». Jarduera horiei buruzko informazioa eta baita argazkiak ere blog batean bildu dituzte.

Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortzea da Mintzalagunaren xedea. Horren parte izan nahi duenak aukera izango du dagoeneko zabalik den bigarren matrikulaldian izena emateko. 688 64 71 59 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp-a bidal daiteke horretarako, edota mezu elektronikoa idatzi helbidera.

 

Roi Vega, mintzalaguna: «Pentsatzen hasi nintzen ea nik bere garaian faltan bota nuen hori beste inork ere botako zuen»

«Nerabe nintzela hasi nintzen euskaltegian, nekiena hobetzeko, eta urte piloa eman nituen bertan. Ikasi nuen, baina beti faltan bota izan dut euskaraz hitz egin ahal izatea bertatik kanpo. Goierrin lan egiten bukatu nuen, eta pentsatu nuen aukera ona izan zitekeela euskara hobetzeko. Eta hala hasi nintzen, hasieran zailtasun handiekin, baina pixkanaka hobetzen.

Iaz, buruari bueltaka, pentsatzen hasi nintzen ea nik bere garaian faltan bota nuen hori beste inork ere botako zuen, eta nola lagundu nezakeen. Interneten Mintzalagunarekin egin nuen topo; Pasaian ez zegoen antolatuta oraindik, eta Donostian ibili nintzen. Aurten, jakin nuenean hemen martxan jarriko zela, zuzenean eman nuen izena».

Gabriela Esparza, mintzalaguna: «Mintzalaguna behar duzun zerbait da, euskara hobetu nahi baduzu euskaraz hitz egin behar duzulako»

«Mintzalaguna esperientzia oso ona izaten ari da. Oso gustura noa ostegunero egiten ditugun hitzorduetara. Berez hiru gara, bi mintzakide eta ni, baina azken aldian bi bakarrik elkartzen ari gara, besteak lanarekin-eta zailtasunak dituelako etortzeko. Antxon elkartzen gara, gehienetan, kafetxo bat hartu eta hitz egiteko. Zinema, egunean egin duguna… Bizitzari buruz hitz egiten dugu normalean, gauza desberdinei buruz, baina beti euskaraz.

Izena ematea erabaki nuen joan den urtean jubilatu nintzelako, eta ordutik nire asmoa izan da euskara hobetzea. Mintzalaguna, nire ustez, behar duzun zerbait da, euskara hobetu nahi baduzu euskaraz hitz egin behar duzulako»

Jeru Nieto, mintzakidea: «Hobeto hitz egingo banu, agian gutxiago kostatuko litzaidake etxean ere euskaraz hitz egin ahal izatea»

«Ni orain Mintzakide naiz. Proiektuan izena ematea proposatu zidan Patxik [Azparren], eta baietz esan nion. Hitz egiteko gaitasuna badut, baina nire helburua da hobeto hitz egin ahal izatea. Euskaltegian gramatika oso ongi ikasten dut, egunero joaten naiz bi orduz klasera, baina gero asko kostatzen zait hitz egitea, eta horregatik apuntatu naiz Mintzataldera, ahozkoa praktikatzeko. Bestela, ez dut hitz egiten nire inguruan.

Nire bikoteak badaki euskaraz, eta nire alabek ere bai, baina nirekin ez dute egiten [barrez]. Oso gaizki. Etorkizunean, hobeto hitz egingo banu, agian gutxiago kostatuko litzaidake etxean ere euskaraz hitz egin ahal izatea»

Javier Rio Frio, mintzakidea: «Lehen, dendetan, beti eskatzen nuen gazteleraz, baina orain hasi naiz berriro euskaraz eskatzen»

«Astearte goizetan egiten dut Mintzalagun saioa. Ni gidaria naiz, baina egunerokoan, dendetara-eta joaten nintzenean, eta euskaraz egiten zidatenean, nik ulertzen nuen, baina lotsa apur bat ematen zidan erantzuteak. Horregatik erabaki nuen izena ematea, praktikatu ahal izateko eta euskaraz erantzun ahal izateko jendeari.

2017an hasi nintzen euskara ikasten euskaltegian, baina hirugarren urtean utzi egin nuen. Gero pandemia etorri zen. Iaz bueltatu nintzen, eta orain poliki ari naiz berreskuratzen euskara. Orain, dendetara joaten naizenean, euskaraz hitz egiteko lotsa gutxiago daukat. Lehen beti eskatzen nuen gaztelaniaz, baina orain hasi naiz berriro euskaraz eskatzen».

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.