2023/2/3

Babes sozialeko 27 etxebizitza eraikiko dituzte Esnabiden

Jaurlaritzari lur sail bat lagatzea onartu berri du udalak. Akordio honen bitartez, Jaurlaritzak 4 urteko epean eraiki beharko ditu alokairuzko etxebizitza horiek.

Batelak, xuxa urkia, hibaika, arrauna

VIII. Xuxa Urkiaren Oroimenezko Batel Txapelketa, bihar

Gipuzkoako Kluben Arteko Batel Ligaren bosgarren jardunaldia jasoko du bihar Oiartzun ibaiak, Hibaikak antolatuta. Xuxa Urkia oroitzeko probestuko dute biharkoa.

Paco Rabanne trintxerpetarra hil da

Goi mailako moda diseinatzailea 88 urte zituela hil da, Bretainian. Txikitan erbestera joan, eta 1996an itzuli zen lehenengoz sorterrira.

Pasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko saio bat egingo dute

Komando Autonomoetako lau kide hil zituzten polizia operazio horretan, eta idenfikazio proba batera deitu du epaileak lekuko bakarra: Joseba Merino. Martxoaren 28an du ordua, Donostiako epaitegietan.

Xabier Martin / Berria
Eduki babestua

Euskaraz mintzatzeko lagun bila?

Mintzalagun egitasmoaren lehen matrikula-aldiak aurreikuspenak «aise gainditu» zituen; 55 pasaitar elkartzen ari dira, jada, astean behin euskara praktikatzeko. Izena emateko epea berriro ireki dute.

MINBIZIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA. [ELKARRIZKETA] Grazi Gonzalez Sanchez eta Mari Jose Eizagirre Zuzaia, botikaria eta irakaslea..

[Elkarrizketa] "Haurrak oso leialak dira, eta guztiak inplikatu ginen"

2006 eta 2007an ikasle eta irakasle ziren, hurrenez hurren, Elatzeta ikastetxean. Urte horietan diagnostikatu zioten minbizia Garaziri, eta eskolaren akonpainamendua jaso zuen.

MINBIZIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA. [ELKARRIZKETA]. Jone Arrizabalaga Vega, irakaslea

[Elkarrizketa] "Metastasia dudanez, niregan dago minbizia betirako"

2012an bularreko minbizia hauteman zioten, eta giltzurrunekoa geroago. Azken horren tumore-zeluletatik eratorritako metastasia topatu zioten iaz biriketan, eta biziarteko kimioa jaso beharko du.

Arditurri

Familientzako orientazio jolasa antolatu dute hilaren 12rako

'Iparra galdu gabe' orientazio jolasa antolatu dute hurrengo iganderako. Arditurri inguruan ibiliko dira jolasean, Aiako Harria hobeto ezagutzeko.

Bi urteko hutsunearen ondoren, bueltan dira Alabergako kaldereroak

Hilaren 6, 7 eta 9an entseguak egingo dituzte, auzo elkartearen egoitzan. Hilaren 11n desfilatuko dute kaldereroek.

sahara

El Watanek janari bilketa egingo du Mamuten, bihar

Saharara bidaltzeko elikagaiak eta konpresak jasoko dituzte. Ikastetxeetan zein Laboren ere bilketa egiten ari dira, helburu horrekin.

erreka donibane

Donibaneko saneamenduaren proiektuari alegazioak aurkeztu dizkio EH BIlduk

Izapidetzea azaroan ireki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta ordutik hainbat hutsune identifikatu ditu koalizioak.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-02-03)

Lezoko kirol talde nagusi gehienek bihar (larunbata) jokatuko dituzte partidak. Asteburua pizteko, Gaintxuren lehia gaur Bekoerrotan.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partidak (2023-02-03)

Oiartzungo pilota elkarteko pilotariek hamazazpi partida jokatuko dituzte asteburuan, gehienak lehen fasekoak. Finalaurreko bat jokatuko dute.

Loteriak ia 70.000 euro utzi ditu herrian

Aita Donostia kaleko administrazioan saldu dute saritutako billetea. 69.245 euro jaso ditu onuradunak.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2023-02-03)

Hona hemen herriko taldeek asteburuan lehiatuko dituzten norgehiagoken leku eta ordutegiak.

Txingudiko badia, Urdabururen hurrengo irteera

13 kilometroko ibilbidea egingo dute mendizaleek. Asfaltoa izango da nagusi eta bidea erabat laua izango dela aurreratu du mendizale elkarteak.

Gehiago