Oiarperen asteburuko partidak (2023-02-03)

Oiartzungo pilota elkarteko pilotariek hamazazpi partida jokatuko dituzte asteburuan, gehienak lehen fasekoak. Finalaurreko bat jokatuko dute.

Oiarpeko pilotariek hamazazpi partidako kartelera izango dute asteburuan. Gehien-gehienak txapelketatako lehenengo fasetakoak izango dira, bat izan ezik.

Gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Oihan Etxeberriak eta Calvo markinarrak osatutako bikoteak Naiarako Erresumako Txapelketako finalerdia jokatuko dute, etorkizuneko pilotarien kategorian.

Bestalde, Madalensoron launa partida jokatuko dituzte gaur eta bihar artean. Gaurkoak 18:00etan hasiko dira, eta biharkoak, berriz, 16:00etan.

Kartelera osoa ikusteko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.