El Watanek janari bilketa egingo du Mamuten, bihar

Saharara bidaltzeko elikagaiak eta konpresak jasoko dituzte. Ikastetxeetan zein Laboren ere bilketa egiten ari dira, helburu horrekin.

sahara Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko dute jasotakoa.

El Watan Sahararen aldeko Oiartzungo elkartea elikagai bilketa egiten ari da egunotan. Haurtzaron, Elizalden eta Labore Oarson jarri dituzte bilketa puntuak.

Horrez gain, bihar —larunbata, hilak 4— Mamuten janariak biltzen arituko dira. Ohikoa da eman daitezkeenen zerrenda: pasta, lekaleak, arroza, kontserbak, konpresak…

Euskal Herritik, iazko kanpainan, 80 tona bidali zituzten Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara. Horietako sei Oiartzunen jaso zituzten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.