Bi urteko hutsunearen ondoren, bueltan dira Alabergako kaldereroak

Hilaren 6, 7 eta 9an entseguak egingo dituzte, auzo elkartearen egoitzan. Hilaren 11n desfilatuko dute kaldereroek.

Kaldereroan konpartsa iaz. Argazkia: Arditurri Auzo Elkartea

Azken bi urteetako etenaldiaren ondoren, aurten bai, Alabergako Auzo Elkarteak kaldereroak antolatu ditu. Hala, hilaren 11n (larunbata) emango diete hasiera inauteriei, ohiko desfilearekin.

Parte hartu nahi dutenek hainbat hitzordu izango dituzte datozen egunetan, ondorengoak: hilaren 6, 7 eta 9an egingo dituzte entseguak, 19:00etan, auzo elkartearen lokalean.

 

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.