'Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak' liburu aurkezpena, Donibanen

Miren Azkaratek bere azken liburuaren aurkezpena egingo du hilaren 14an, Bixi-Bixik antolatuta, Donibaneko Kultur Aterpean.

Miren Azkarate, liburu berria eskutan.

Miren Azkarate Badiola kazetari eta idazleak Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak (Gara-Baigorri argitaletxea) liburua argitaratu berri du. Lan hori aurkeztera gonbidatu dute Bixi-Bixi Elkarteko kideek, eta horretarako parada Kultur Aterpean izango du.

Hilaren 14an, asteartearekin, hasiko du Azkaratek aurkezpena sanjuandarren aurrean. Sarrera librea izango da, eta beraz, edonor hurbildu ahalko da idazlanaren berri izatera.

Azkarateri eta haren azken obrari buruz gehiago jakin nahi duenak, HITZAn egindako elkarrizketa irakur dezake.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.