Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Logroñes suntsitu dute OKEko neskek

Oiartzuarrek 4-1 irabazi diete errioxarrei, eta markagailuan motz geratu dira. Mutilek hobeto jokatu arren, galdu egin dute.

oke logrones Larunbat arratsaldeko partida menperatu zuen hamaikakoa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/02/06

Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak gustua ematen duen garaipenetako bat lortu zuen pasa den larunbatean.

Logroñesen bisita jaso zuten Karla Lekuonan, eta talde bakarra izan zen Ugaldetxoko berdegunean. Etxekoek partida osoan izan zuten jokoaren gidaritza, eta aukera ugari sortu zituzten arren, 2-0eko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian are sakontasun handiagoa aurkitu zuten oiartzuarrek, eta beste bi gol lortu zituzten. Errioxarrek ohorearen gola sartzea lortu zuten. Talde urdinaren goleatzaileak Ixiar, Lizaso, Jone eta Nahia izan ziren.

Oiartzuarrek sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen dute, eta asteburuan Nafarroara joan beharko dira, Berriozarren kontra indarrak neurtzera.

Mutilen porrota

Mutilen futbol talde nagusiak ere partida polita jokatu zuten Elgoibarren, baina ez zuten zortea aldeko izan. Hori bai, ez zuten ate aurrean asmatzerik lortu.

Partida berdinketarekin bukatuko zela zirudienean, elgoibartarrek lehenengo gola 89. minutuan sartu zuten. Oiartzuarrak etxekoen area setiatzen ari zirenean, baloia berreskuratu zuten Haundixa-koek, eta bigarrena sartu zuten.

Mutilen taldea ere bosgarren da sailkapenean, arerioaren atzetik.

Garaipenik ez

Areto futbolean, Lehen Mailako taldeak Oñatiko Ingou Coinbroker Aloñaren kontra jokatu zuen, eta golik gabe bukatu zen partida, nahiz eta aukerak izan zituzten.

Miren Tabernak, berriz, aurreko asteazkenean jokatu zuen, Tolosan. Lehenengo zatian oiartzuarrek eraman zuten jokoaren lema, baina ez zuten ate aurrean asmatu, eta 2-0 joan ziren aldageletara.

Bigarrenean, oiartzuarrek arriskatu egin zuten, baina gauzak ez ziren aurreikusi bezala atera, eta 7-3 bukatu zuten.

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Oiartzun — Logroñes: 4-1.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Elgoibar — Oiartzun: 2-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Basauri Kimuak — Oiartzun B: 3-1.

Gizonen Gorengo Maila

  • Hondarribia — Oiartzun B: 3-2.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Antigua Luberri — Oiartzun C: 1-2.

Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila

  • Oiartzun — Getxo: 1-2.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Trintxerpe: 2-2.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila. Kopa

  • Touring C — Oiartzun: 3-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun KE — Ingou Coinbroker Aloña: 0-0.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Laskorain — Miren Taberna OKE: 7-3.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.