2023/2/7

atsolorra 2022

Atsolorra prestatzeko lehenengo bilera egingo dute

Ostegunean izango da lehenengo bilera. 2022an jaiotako 62 oiartzuarrei ongietorria emateko ekitaldia maiatzean izango da.

Don Boscok antolatutako XIII. Ibilgailu Klasikoen Ibilaldia larunbatean

Hilaren 11ean ikusgarri egongo dira parte-hartzaileen autoak Don Boscon, eta 11:30etan ibilaldia hasiko da, paseo eta rally modalitateetan.

Pasaiako inauterietako egitarauak, barrutika

Barruti guztietan, San Pedron izan ezik, hautatu dituzte jada aurtengo gaiak: Afrika Donibanen, Zinema Trintxerpen, eta Topoko obrak Antxon.

Jesus Mari Corman antxotarrak bi poesia liburu aurkeztuko ditu

Ostiral honetan izango da bi lanen aurkezpena, Donostian. 'Laster berandu izango da' eta 'Iraganeko planak' dute izena bildumek.

Euskadi etorbidea moztuko du Udaltzaingoak datorren igandean

Kaldereroen desfilea dela eta, Trintxerpeko kale nagusian ezingo da ibilgailurik sartu 11:00etatik 14:00etara bitarte.

Antxoko Kantujirak Kaldereroen desfilea antolatu du larunbaterako

Desfilea prestatzeko entsegua antolatu dute datorren ostegunerako. Kexaldin izango da, eta nork bere zartagin eta mailua eraman beharko ditu.

Oarsoaldean muntaketa mekanikoaren inguruko ikastaro berria

Industria ekipoen mantentze eta muntaketa mekanikoaren inguruan arituko dira datorren astean hasiko den ikastaro berrian.

Arango mendilerrora irteera antolatu dute iganderako

Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleek antolatu dute irteera. Igandean abiatuko dira, Trintxerpetik.

Bueltan da gazteentzako Motxian Eby bideo lehiaketa

12 urtetik 17ra bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturiko egitasmoan. Saria dirua izango da.

Gehiago