KZguneak bi saio antolatu ditu datozen egunetarako
Ostiral goizean Whatsapp aplikazioa erabiltzen ikasteko saioa egingo dute. Asteazkenean, Google aplikazioen txanda izango da.
Oiartzungo KZguneak sare sozial eta bestelako teknologietan formatzeko ikastaroak ematen jarraitzen du. Etzi goizerako —ostirala, hilak 11— Whatsapp erabiltzen ikasteko saioa antolatu dute. Bi orduko iraupena izango du aplikazioaren nondik norakoak azaltzeko saioak. 09:00etan hasiko da.
Ordu berean, baina datorren asteazkenean —hilak 15—, Google aplikazioak erabiltzen ikasteko beste ikastaro bat egingo dute Madalensoro pilotalekuan dagoen lokalean. Ikastaro horrek ere bi ordu iraungo dituela iragarri dute.