Larruzko paletako Gipuzkoako Txapelketa hasiko da bihar
Lau taldek hartuko dute parte txapelketa horretan. Horietako bi Oiartzungo Txost pilota elkartekoak dira.
Bihar —osteguna, hilak 9— hasiko da Larruzko Paletako Gipuzkoako Txapelketa, gazteen mailan. Lau taldek eman dute izena: Txosteko bik eta Zumaiako beste bik.
Klubeko bikoteek elkarren kontra jokatuz hasiko dute txapelketa. Partida Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan izango da, 20:00etan hasita.
Ligaxka moduan denek denen kontra jokatuko dute, martxoa erdialdera arte. Finala apirilaren 2an izango da.
Bestalde, Txostekoek beste bi partida jokatuko dituzte asteburuan. Honakoa izango da kartelera:
- Txost – Gazteleku. Udaberri larruzko paleta. 20:00tan Madalensoron.
- Txost – Ramuntxo 5. Gipuzkoako paleta argentinar txapelketa. 12:00tan, Donostiako Ibaeta trinketean.