Has dadila festa
Kaldereroekin ekingo diete inauteriei, asteburu honetan, eta sardinaren ehorzketarekin bukatutzat emango dute aurtengoa, hilaren 21ean. Tarte horretan sagez mozorrotuko da herria.
Film eta liburuetatik ateratako inauteriak izango dira aurtengoak. Egitarau oparoa prestatu du Inauteri Batzordeak, atzo eman zuten horren berri, Merkatuzarren egindako agerraldian.
Kaldereroekin ekingo diote festari, asteburu honetan, eta sardinaren ehorzketarekin bukatutzat emango dute aurtengoa, hilaren 21ean (asteartea da). Tarte horretan, sagaz mozorrotuko dira herritarrak, taberna eta establezimenduak.
Aurten gainera, azken bi urteetako hutsunearen ondoren, bi ekintza berreskuratuko dituzte: Oarsoirriak Sagen Musikalak dantzan jarriko ditu herritarrak eta ohiko herri bazkaria ere egingo dute. Azken honetarako txartelak salgai daude jada, Lekuonako Kantinan eta Xenpelar Kulturdendan.
Hilaren 16an (osteguna da) hasiko dute egitaraua, hasierako ekitaldia egingo dute herriko plazan (19:45ean). Azerikoren lagunak (Asteme, Oilarqueen eta Katuko) udaletxeko balkoira igoko dira, festari hasiera emateko. Ondoren, azeri dantzak hartuko du plaza.
Egun berean, ostegunean, konpartsen aurkezpena egingo dute. Alde batetik, dantzaldiak gertutik ikusteko interesa dutenek presentzialki bizitzeko aukera izango dute Lekuona Fabrikan. Sarrerak hilaren 11a baino lehen eskuratu beharko dira, 12:00etan, Lekuonan bertan edota esteka honetan. Euro bat ordaindu beharko da sarrera bakoitzeko.
Bestetik, emanaldi horien zuzeneko proiekzioa ere emango dutela aurreratu dute, kasu honetan Niessen aretoan. Gonbidapenak eskuratu beharko dira aurretik.
Azkenik, etxetik ere gozatu ahal izango da ikuskizunez, helbide honetan zuzenean ikusteko aukera eskainiko baitute.
Ondorengoa da aurtengo inauterietako egitaraua, osorik:
- Hilak 10 (ostirala):
- 14:30: Gamon ikastetxeko kaldereroen desfilea Sorgintxulo kalean zehar.
- Hilak 11 (larunbata):
- 19:30: Kaldereroen konpartsa, Pasai txarangarekin. Albergako plazatik abiatuko dira.
- Hilak 12 (igandea):
- 12:30: Inauteri giroko kontzertua emango dute udal txistulariek herriko plazan.
- Hilak 16 (osteguna):
- 8:00: Txistularien diana erdigunetik.
- 18:00: Gautxori txaranga herriko kaleetan barrena ibiliko da.
- 19:00: Ereintza Dantza Taldearen Azeri Dantza,Juan de Olazabaletik hasita.
- 19:15: Azeri Dantza, Xabier Olaskoaga plazatik, Herri Arte eskolak antolatuta.
- 19:45: Inauteriei hasiera emateko ekitaldia egingo dute herriko plazan. Ondoren, Amulleta Danbor Kofradiaren eta Gautxori txarangaren emanaldiak.
- 20:30: Konpartsen aurkezpena, Lekuona Fabrikan.
- 20:30: Konpartsen zuzeneko saioa, Niessen aretoan.
- Hilak 17 (ostirala):
- 8:00: Txistularien diana Ugarritze, Iztieta eta Alabergan.
- 11:00-13:00: Koldo Mitxelena ikastetxearen inauteri desfilea, Pelotari kaletik.
- 14:30:Bizarain Ikastolaren inauteri desfilea, ikastolatik abiatuta.
- 15:15-16:30: Orereta Ikastolaren inauteri desfilea, Koldo Mitxelena plazatik.
- 19:30: Magipoteoa egingo dute hiru magok erdigunetik.
- Hilak 18 (larunbata):
- 12:00: Oarsoirriak Sagen Musikala, Merkatuzarretik abiatuta. Bukaeran, Xanti, Maialen eta buruhandiekin argazki erraldoia aterako dute.
- 14:00: Herri bazakria, Merkatuzarren.
- 16:30-19:30: Jokoak haur eta helduentzat, Gernika, Lehendakari Agirre eta Xabier Olaskoaga plazetan.
- 17:30: Deiadar txaranga erdigunetik ibiliko da.
- 18:00: Sagen Inauteria Photocalla izango da herriko plazan.
- 18:30: Disko festa, Zumardian.
- Hilak 19 (igandea):
- 8:00: Txistularien diana Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alabergan.
- 11:00: Konpartsen desfilea Errioxa biribilgunetik.
- 16:30: Eskulan tailerrak izango dira Zumardian.
- Hilak 20 (astelehena):
- 8:00: Txistularien diana Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrotan.
- 10:00-11:30: Saga Piztia 6-8 urte bitarteko haurrentzako tailerra, Lekuona Fabrikan.
- 11:45-13:15: Inauterietako Poltsa tailerra egingo dute 9-11 urte bitarteko haurrekin, Lekuona Fabrikan.
- 18:00: Herri Arte Eskolako inauteri ospakizuna, Xabier Olaskoaga plazatik abiatuta.
- Hilak 21 (asteartea):
- 8:00: Txistularien diana erdigunetik.
- 18:00: Sardinaren ehorzketa iragartzeko erretreta, Eliza kaleko Amulleta Elkartetik abiatuta. Amulleta Danborraren Kofradiak antolatuta.
- 19:30: Sardinaren ehorzketaren hileta-segizioa Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandak eta Amulletak lagunduta. Bittor Idiazabaletik abiatuko dira. Ondoren, bertsoak eta agurra egingo dute herriko plazan, festari bukaera emateko.