Oiartzungo Wikiemakumeak proiektua aurkeztuko dute
Wikipedian emakumeen presentzia handitzea helburu duen egitasmoaren berri emango dute hilaren 23an. Marisa Barrena gonbidatu dute.
Wikipedian emakumeen biografiak bistaratzeko helburuarekin, herriko lau emakume ari dira lanean: Izaskun Madariaga, Jaione Ugaldebere, Josune Igoa eta Ane Lardi.
Oiartzungo Wikiemakumeak izena du proiektuak, eta hilaren 23an aurkeztuko dute jendaurrean. Beraien jardunaren berri eman zioten HITZAri.
Ekitaldirako Marisa Barrena Larruzea gonbidatu dute. Durangoko wikilarien sustatzaileetako bat da. Talde hori erreferente da Euskal Herrian, 3.000 biografiatik gora osatu baititu.
Barrenaren solasaldia udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:30ean.