Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

[Erreportajea] Pasaiako segadako hainbat inplikatu, deklaratzera

1984ko martxoaren 22an, sarraskia gertatu zenean, Donibanen egon ziren polizietako zazpik inputatu gisa deklaratuko dute Donostiako auzitegian. Lau gizon tiroz hil zituen gau hartan Espainiako Poliziak badian.

Pello Aizpuru eta Arantxa Isart, eraildakoen senideak, astearteko agerraldian
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/02/10

Pasaiako segadako hiltzaile eta inplikatuak identifikatzeko saio batera deitu ditu epaileak zazpi polizia. Martxoaren 28an Donostiako auzitegian izango da errekonozimendu saioa.

Orain dela bost urte itxi zuten azken aldiz kasua, onartuta gertakaria «giza bizitzaren aurkako delitua» izan zela, baina ez zela jakiterik nor izan zen egilea. Pasaia Argitu talde azpeitiarreko kideek «bide guztiak urratu» zituzten orduan, Santiago Gonzalez senideen abokatuak azaldu duenez. Estrasburgora ere jo zuten, baina ez zieten helegitea onartu.

1984ko martxoaren 22an —datorren hilabetean 38 urte beteko dira— Donibanen Komando Autonomo Antikapitalistetako lau militante —Pedro Mari Isart eta Dionisio Aizpuru azpeitiarrak, eta Rafael Delas eta Jose Maria Izura iruindarrak— tiroz hil zituzten. Joseba Merino izan zen, bost kideen artean, sarraskitik bizirik irten zen bakarra. Azken horrek, Interneteko hainbat iruditan sarraskian parte hartu zuten hainbat polizia ezagutu ditu berriki. Proba horiekin, berriz ere jo zuen taldeak epaitegira, eta bertan, epaile berri batekin topo egin, eta azken horrek kasua irekitzea erabaki zuen. Gau hartan Donibanen egon ziren poliziek inputatu gisa deklaratuko dute. Horren aurretik, polizia horiekin errekonozimendu-diligentzia bat egingo da.

Azpeitiko Udalean prentsaurrekoa egin zuten joan den asteartean Pello Aizpuru, Arantxa Isart eta Karlos Delas eraildakoen senideek, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, Santiago Gonzalez senideen abokatuak eta Aiert Larrarte Azpeitiko Udaleko abokatuak. Bertan azken berriaren gaineko irakurketa egin zuten, Pasaia Argitu taldearen izenean.

Aizpuruk, eraildako Dionisioren anaiak, atzera begirakoa egin zuen orduko horretan, iritzita, «auziaren larritasunaz jabetzeko», ezinbestekoa dela gertaeren sekuentzia zein izan zen jakitea: «Espainiako Poliziak Rosa Jimeno atxilotu eta bortizki torturatu ondoren, gure senideekin Pasaiako portuan hitzordu bat lotzera behartu zuten. Amu gisa erabili zuten». Ehundik gora poliziak hartu zuten parte operatiboan.

1984ko ekainean, auzia artxibatzea erabaki zuen Eduardo Calvo Rojas epaileak —ondoren hainbat urtez Espainiako Auzitegi Goreneko epaile izandakoa—. «Nola da posible testigantza zuzenak eduki eta hainbeste froga, negligentzi eta kontraesan edukita auzia artxibatzea? Oraindik ere sinestezina egiten zaigu», mintzatu da senidea.

«Gizarte osoaren inplikazioa»
Garbi du Aizpuruk badian jazo zena argitzeko borondaterik «ez dela inoiz egon», eta horregatik joan direla ia lau hamarkada ordutik. Orain berandu dela uste duen arren, zuzenean kaltetutakoentzat «inoiz ez da beranduegi izango». Euskal Herrian elkarbizitzarako ezinbesteko oinarriak dira egia, justizia eta erreparazioa, baina oraindik eskaileraren lehen mailan dira haiek: «Egia jakiteko behar den bezalako ikerketa bat egin dezaten eskatzen ari gara».

Joseba Merino eta Rosa Jimeno, biak ala biak, daude deituta errekonozimendu saiora. Gonzalez abokatuak badaki «oso zaila» izango dela justizia egin dadin lortzea, estatua baita estatua bera ikertu behar duena kasu honetan. «Horregatik, dinamika bat abiatuko dugu eta gizarte osoaren inplikazioa nahiko genuke».

Erlazionatutako edukiaPasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko saio bat egingo dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.