Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Hasi dira liburuxka bat idazten... Teo, udaletxean"

Harrera beroa egin diote gaur, Trintxerpeko Alkateordetzan, bilkide eta pasaitarrek EH Bilduren alkatetzarako hautagai Teo Alberro Bilbaori.

Gaurko aurkezpenaren bukaerako argazki bat.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/02/10

Gaur arratsean aurkeztu du Pasaiako EH Bilduren alkate izateko haren hautagaitza Teo Alberro Bilbaok, Trintxerpeko Alkateordetzan. EH Bilduko egungo zinegotzi eta militantzia osatzen duten beste pasaitarrekin batera, bertan izan dira Maddalen Iriarte Okiñena, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagaia, eta Errenteria-Oreretako alkate Aizpea Otaegi Mitxelena ere.

Lehen aurkezpena Iraitz Pazos zinegotziak egin du, aretoa bete baino gehiago egin dutenei eskerrak emanez, eta jarraian hitza hartuko zuten kideak aurkeztuz. Alberro bera izan da hurrena, eta lehen aldiz bertaraturikoen aurrean jarri denean, harriduraz eskertu du harrera. Mintzaldian nabarmendu du, dena dela, protagonista ez dela hura, baizik eta publikoa osatu dutenak eta, orobat, pasaitar guztiak.

“Determinazioz” hartu du ardura trintxerpetarrak, “baina, batez ere, sinetsita gauzak beste era batera egin daitezkeela”. Alkatetza eskuratzekotan, ardatz izateko hartu dituen konpromisoen artean honakoak daude: udalaren eta herritar zein eragileen arteko zubiak berreraiki; une honetan etenda dauden alkateordetzak “berreskuratu”; kulturaren eta euskararen arloan inbertsioa handitu; goiko auzo eta alde zaharretan arreta berezia jarri; gazte eta nerabeen etorkizuna eta emantzipazioa; hautatua ez den adinekoen bakardadea; iraunkortasuna…”.

Hitz horien ondotik, aipamena egin dio egungo alkate Izaskun Gomezek bere alkatetzarako hautagaitzaren aurkezpenean irakurritako diskurtsoari: “Hark zioen, inor aipatu gabe, ez dugula merezi azken urteotan Pasaian izan duguna; hain zuzen ere, Izaskun, Pasaiak ez du merezi zure alderdiak eta gobernukideak okupatzen dituzten instituzioen partetik jasan duen abandonua, portutik hasi eta Jaurlaritzara arte”. Iritzi dio herritarrengandik aldendua dagoen gobernantza eredua dela eurena, eta hori dela pasaitarrek “merezi ez dutena”.

“Esan didate zenbait argitaletxetan hasi dela liburuxka bat idazten”, mintzatu da bukatzeko “ezetz izenburua asmatu? Teo, udaletxean”.

Maddalen Iriarte
“Teo, alkatetzan”, zuzendu dio tonu umoretsuan Iriartek, eta bide beretik mintzatu da Ahaldun Nagusirako EH Bilduren hautagaia ere. Esan du ezin dela orain dela mende bat egiten zen gisa berean politika egiten jarraitu, eta funtsezkoa dela, egun, herritarren ondotik hartzea erabakiak.

Gaztetan Trintxerpen bizi izandakoa da hura, eta horregatik aitortu du “plazer handia” dela gaur herrira bueltatu izana. “Badira hauteskundeak gertu ikusi eta euren proiektuak saldu beharrean presaka Pasaiara datozenak; eta bada, eguneroko lanean murgildurik, herritarrekin, eta halako propagandarik egin gabe, lanean jarraitzen duenik ere”. Pasaitarren ondoan lan egitea, esan du, izango dela aurrerantzean ere bilkideen zigilu.

Alberrorekin bat egin eta bere hitza ere eman die Iriartek pasaitarrei urte luzez promestu izan zaizkien proiektuak egi bihurtzeko: “Nire konpromisoa eta nire hitza duzue, zuentzako estrategikoak diren politika publikoak garatzeko; eta gure ahalmen, ahalegin eta ilusio guztia jarriko dugu. Hitza eman diezazueket, eta horretan ez dizuet hutsik egingo”.

 

Erlazionatutako edukiaEH Bilduren alkategai izateko hautagaitza aurkeztu du Teo Alberrok
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.